BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Jarduerak · Agenda

2015 URR 10 | EKINTZAK

JARDUNALDI BEREZIA, BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN XXI. URTEURRENA DELA ETA

JARDUNALDI BEREZIA, BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN XXI. URTEURRENA DELA ETA

Datorren urriaren 10ean, Burdinbidearen Euskal Museoak bere XXI. urteurrena ospatuko du. Beste urte batez, hain jardunaldi berezia gure adiskide hoberenekin batera bizi nahi dugu, Trenaren Adiskideekin. Hori dela eta, zuei guztioi zuzendutako jardunaldi berezia antolatu dugu.

Oraingo honetan, jardunaldian zehar lurrun trakzioko bost ibilgailu jarriko dira martxan, eta horiekin bidaiarien hiru zirkulazio eskainiko dira Azpeitia eta Lasao arteko linean, eta baita Museoko trenbide zabalgunetik egindako beste mugimendu batzuk ere.

Bidaiarien zerbitzua eskainiko duten tren historikoen irteera orduak hauek izango dira: 11:30etan (Portugalgo trenbideetako Allan 301 automotore diesel-elektrikoa, 1853koa), 12:30etan (Portugal lurrun lokomotora, 1913koa), 17:00etan (Zugastieta lurrun lokomotora, 1888koa) eta 18:00etan (Aurrera lurrun lokomotora, 1898koa). Halaber, jardunaldi osoan, Robert Stephensonek eraikitako Espinal lurrun lokomotorak eta 1920ko Grafton lurrun garabiak maniobrak egingo dituzte trenbide zabalgunean.

Gainera, jardunaldian zehar, bisitariek, Trenaren Adiskideen Nafarroako Elkarteak prestatu duen tripulatutako modelismo tren baten erakusketa ikusi ahal dute. Halaber, Artxandako funikularraren mendeurrena ospatzen duen aldi baterako erakusketa inauguratuko da.

Jardunaldi honetan Museoaren irekiera ordutegia goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara izango dela gogoratzea besterik ez zaigu geratzen. Azpeitia eta Lasao arteko lurrun trakzioko zirkulazioen joan-etorriko txartelak 6 euro balio ditu. Prezio horren barruan Museorako sarrera ere sartzen da.

Edozein kontsulta egiteko Burdinbidearen Euskal Museoarekin jar zaitezkete harremanetan, 943-15 06 77 telefono zenbakian, 943 15 07 46 faxean edo museoa@euskotren.es helbide elektronikoan

Abendua
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46