BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Jarduerak · Agenda

2015 IRA 16 | BISITA

SUIZAKO TRENBIDEKO LANGILE TALDE BATEN BISITA.

SUIZAKO TRENBIDEKO LANGILE TALDE BATEN BISITA.

Gaur, Interlankenetik gertu dagoen Suitzako Brienz-Rothorn Bahn kremailera trenbideko langile talde baten bisita jaso dugu museoan.

Brienz-Rothorn Bahn trenbidea Suitzan dagoen kremailera trenbide turistikoa da, eta Brienzeko lakuaren ekialdeko muturrean dagoen Brienzetik Brienzer Rothorn mendiaren tontorrera igotzen du. Trenbidea 7,6 kilometro da luze, eta linea ez dago elektrifikatuta, Suitzan ohikoa ez den gauza. Hori dela eta, linea horretako tren gehienak lurrun lokomotorek eramaten dituzte.

Brienz-Rothorn trenbideak 2.244 metroko altuera hartzen du itsasoaren mailaren gainetik, eta Suitzako laugarren trenbiderik altuena da.

Trenbidea 1892ko ekainaren 17an inauguratu zen, bi urteko eraikuntza lanen ondoren. Linea, 1888an inauguratu zen eta Brienzetik ekialderantz, Lucernaraino doan Brünigeko trenbidearekin lotzen da. Hala ere, Brünigeko trenbidea ez zen mendebalerantz, Interlakeneraino, 1916ra arte luzatu. Hori dela eta, Rothornerantz bidaiatu nahi zuten lehenbiziko bidaiari askok Brienzeko lakuko itsasontzi zerbitzua erabili behar izan zuten bertara heltzeko.

Tren zerbitzua eten egin zen 1914ko abuztuaren 1ean Munduko Lehen Gerraren ondorioz, baina ez zen berriro martxan jarri gerra amaitu zenean. Linea 1931ko ekainaren 13an zabaldu zen berriro, eta egun horretan heldu zen tontorrera lehenbiziko trena, 17 urte igaro eta gero. Trenbidea baldintza onetan zegoen, zirkulatu ez arren mantentze lanak egin baitzitzaizkion.

Suitzako mendiko beste linea batzuk ez bezala, Brienz-Rothorn Bahn izenekoa ez zegoen elektrifikatuta eta, ondorioz, tren horrek erakarpen berezia izan zuen, izan ere, 1953tik 1990era Suitzan funtzionatu zuen lurrun linea bakarra izan zen. Gaur egun, mendiko beste trenbide batzuek “lurrun” bidaia bereziak eskaintzen dituzten arren, hau da zerbitzu guztiak lurrun trenekin eskaintzen dituen linea bakarra. Diesel lokomotora tren berezietarako eta trafiko arina dagoen garaietarako baino ez da erabiltzen.

ARGAZKIAK

Abendua
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46