BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Jarduerak · Agenda

2015 UZT 14 - 2015 19 | FORMAKUNTZA

LURRUN TRAKZIO HASTAPENEKO XVIII. IKASTAROA.

Lurrun Trakzio Hastapeneko XVIII. Ikastaroa.

Lurrun Trakzio Hastapeneko XVIII. Ikastaroa. Aurreko urteetan bezala, Burdinbidearen Euskal Museoak Lurrun Trakzio Hastapeneko ikastaro berria deitu du datorren asterako. Ekimena, aspaldiko lurrun lokomotoren sekretuak gertuago ezagutzeko interesa duten pertsona guztiei dago zuzenduta.

Edizio berri hau uztailaren 14tik 19ra eskainiko da, eta 30 orduko iraupena izango du (12 teoriko eta 18 praktiko). Klase teorikoen ordutegia goizeko 09:00etatik 13:00etara izango da, eta klase praktikoak, berriz, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara emango dira, igandean, uztailaren 19an, izan ezik. Egun horretan goizeko ordutegian baino ez da klaserik egongo (ordutegiak programazio doikuntzak izan ditzake). Klase teorikoak emango diren egunetako arratsalde libreetan, ikasleek, hala nahi badute, Euskadiko tren instalazioetara bisita gidatuak egiteko aukera izango dute.

Ikastaroa Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoaren egoitzan emango da, eta zortzi plaza izango ditu.

Martxoa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46