BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2014 URR 22 | ARGAZKILARITZA

TREVOR ROWE ARGAZKILARIAREN BALIOZKO BILDUMA BAT BERRESKURATU DA

TREVOR ROWE ARGAZKILARIAREN BALIOZKO BILDUMA BAT BERRESKURATU DA

Burdinbidearen Euskal Museoak, Museoaren Adiskide Elkartearekin batera, 1952 eta 1968 urteen artean Trevor Rowe britainiarrak penintsula iberikoan hartutako argazki historikoen baliozko bilduma berreskuratu du.

Denis Trevor Rowe trenbidearen zalerik eta baita Britainia Handiko trenbideko argazkilarik nabarmenetariko bat da. Trenbideaz daukan grinak planeta erditik ibiltzera eraman du lurrunezko tren-makinarik zaharrenak, bide estuko trenik bereziak eta antzinako tranbiak bilatzen.

Bere bidaiak zenbait argitalpenetan argitaratuak izan dira besteak beste, European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain, edo Spain & Portugal railways, horiek guztiak bere argazkiekin hornituta datoz.

Nahiz eta zenbait argazki trenbideko historialarientzako eta trenbideko zaleentzako oso ezagunak diren, bilduma hau osatzen duten irudi zati handi bat erabat argitaragabeak dira.

Trevor Rowek bere kamerarekin tren-makina eta trenbideen mota guztietako errepikaezineko irudiak gauzatu zituen, penintsula iberikotik zehar 1952 eta 1968 bitartean burutu zituen bost bidaietan.

Horietako zenbaitetan gaur egun desagertuta dauden burdinbideak agertzen dira, besteak beste, Bidasoako trena, Castrotik Traslaviñara, Olotetik  Geronara, Flassatik Palamosera, Villenatik Alcoyra eta Yeclara, Utrillas edo Sierra Menera. Era berean, bere kamerarekin hiri historikoko tranbien argazkiak atera zituen, hala nola, Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Oviedo edo Bilbo, beste batzuen artean.

Trevor Rowek arreta berezia eskaini zion lurrunezko tren-makinei, garai horretan oraindik aldirik onenean egon zirenak, baina ezin dugu alde batera utzi bere ordezkoak ziren dieselak eta elektrikoak, Talgo tren modernoa barne.

Halaber Euskadiko trenbideei ere eskaini zien bere arreta, bai zerbitzu publikoa eskaintzen zutenei (Vascongados, Santander-Bilbo, Robla, Renfe, etab.), bai zerbitzu partikularra eskaintzen zutenei hala nola Orcorena, Franco-Belga eta Sestaotik Galdamesera doazen meatze-trenak, edo Bizkaiko Labe Garaiak eta La Basconiako trenbide industrialak.

Argazkian, 'Euskadi' tren-makina La Casillan (Bilbo)

Argazkiak ikusi

Urtarrila
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46