BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2015 MAI 17 | EKINTZA

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK DATORREN IGANDEAN MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAK DATORREN IGANDEAN MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DU

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igandean maiatzaren 17an Azpeitiko (Gipuzkoa) egoitzan, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du.
Ohi den bezala, Burdinbidearen Euskal Museoak ospakizun hau maiatzaren 18tik hurbilen dagoen asteburura eramaten du, hori baita Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen den eguna ICOMek, UNESCO barruan dagoenak, (Museoen Nazioarteko Kontseiluak) babestuta dago.
Egun hori ospatzeko, igande honetan, maiatzaren 17an, Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zirkulazio berezien programazioa antolatuko du, eta horrez gain, aldi baterako Erakusketa berri bat inauguratuko du.
Alde batetik, Museoak Museoaren egoitza, Azpeitiko Urolako Trenbidearen antzinako geltokia, eta Lasaoko geltokiaren artean zirkulazioan hiru tren historiko jarriko ditu, ondorengo ordutegiarekin eta material motorrarekin :
• 11:00etan: Allan 301 automotore diesel elektrikoa, 1955ean eraikita eta Portugaleko Trenbideetatik datorrena.
• 12:00etan: “Zugastieta” 1 lurrunezko tren-makina, Glasgow-n (Eskozia) Sharp Stewart-ek eraikita 1888an eta Amorebietatik Gernikara doan trenbidetik datorrena.
• 13:00ean: E-205 “Portugal” lurrunezko tren-makina, Henschel-ek Kassel-en (Alemania) 1913an eraikita, Portugaleko trenbideentzako.
Horrez gain, egunean zehar Museoaren trenbide maniobragunean erakusketa zirkulazioak burutuko dira, ondorengo balio historiko handiko material mugikorrarekin:
• “Espinal” lurrunezko tren-makina, 1887an eraikita Robert Stephenson-ek sortutako tailerretan, lurrunezko tren-makinaren asmatzailea, Newcastle-n (Ingalaterra), Orconerako Trenbide meatzerako. Gaur egun Stephensonek eraikitako tren-makina zerbitzuan dagoen munduko zaharrena da.
• Lurrunezko garabia Bedford-en (Ingalaterra) Grafton-ek eraikita 1920an Babcock & Wilcox-erako .
• U-52 tranbia elektrikoa, Carde eta Escoriazak eraikita (gaur egun Zaragozako CAF) 1932an Bilboko tranbientzako.
Era berean, jendearentzako ALDI BATERAKO ERAKUSKETA berri bat zabalduko da eta bertan MARIANO DEL CORRAL HISTORIAKO EUSKAL BAGOIEN LEHEN FABRIKATZAILEAREN mugarri garrantzitsuenak aurkeztuko dira. Enpresa horrek bere jarduera 1880an hasi zuen eta gaur egun martxan jarraitzen du ondorengo izen sozialarekin AMURRIO FERROCARRIL Y EQUIPOS.
Gogoratu, larunbat guztietan bezala, maiatzaren 16an Azpeitiko eta Lasaoko Museoaren artean lurrunezko beste tren bi zirkulazioan egongo direla eta horien irteera 12:30ean eta 18:00etan izango direla.
Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa izango da:
• Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es
• Web gunea: www.euskotren.eus

Maiatzaren 17ko ekintzak

Apirila
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46