BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2015 API 09 | LURRUNEZKO TRENA

GUADIXEKO TRENA

GUADIXEKO TRENA

Guadixeko (Granada) Udalak eskatuta, joan den asteburuan, martxoaren 28tik 30era, EuskoTrenek kudeatzen duen Burdinbidearen Euskal Museoko langileak herri horretara joan ziren, bertan gorderik dagoen lurrun lokomotora bat martxan jartzeko lanetan laguntzeko.

Lokomotora hori, Renfe 140-2054 zaharra, Euskadin eraiki zen, Galindon (Bizkaia) zeuden Babcock & Wilcox tailerretan, 1928. urtean, Linares eta Almeria arteko linearen emakida zuen Compañía de los Ferrocarriles del Sur de España izenekoarentzat. Handik denbora gutxira, konpainia hori Compañía de los Ferrocarriles Andaluces konpainian sartu zen eta, 1941etik aurrera, Renfen.

Guadixeko lurrun lokomotorak jatorrizko linean eskaini zuen zerbitzua batez ere, baina hirurogeiko hamarkadaren erdialdean lokomotora diesel-elektriko berriek haren tokia hartu ondoren, bigarren bizitza bat izan zuen, zine artista gisa. Spaghetti Western izenekoen garaia zen, eta Renfe 140-2054 lokomotorak hainbat filmetan hartu zuen parte, indioen eta ganadu-lapurren erasoei aurre eginez. Orain, Guadixeko Udalak lokomotora berreskuratu nahi du, herrian eta eskualdean turismoa erakartzeko eta, horretarako, EuskoTrenen laguntza eskatu du. 

Argazkiak ikusi

Abendua
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46