BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOAREN FUNDAZIOA - Hasiera

Berriak

2015 MAR 13

ARRATIAKO TRANBIA AZPEITIRAINO HELDUKO DA

Burdinbidearen Euskal Museoak (Azpeitia) ARRATIAKO TRANBIARI BURUZKO ERAKUSKETA bat jarri du martxan bere instalazioetan. Erakusketa datorren apirilaren 6ra arte egongo da zabalik, berau barne.

Erakusketaren ibilbidea joan den urtarrilaren 30ean hasi zen Zeanurin (Bizkaia), “Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako tranbia barik” izenburupean, eta gero, otsailean, Arratian bertan dagoen Igorrera eraman zuten.

Erakusketa osatzen duten elementuen artean 150 argazki, grafikoak, prentsako albisteak, zineko irudiak (Julián Elejosteren, Felipe Manterolaren eta NODOaren grabazioak), txartelak eta bestelako objektuak daude, eta baita tranbien hiru maketa ere.

Mende bat baino gehiago igaro da Bilbo eta Durango eta Arratia arteko Tranbia sortu zenetik. Herritarrek Arratiako Tranbia izenez ezagutzen zuten. 2014ko azaroaren 30ean berrogeita hamar urte bete ziren desagertu zenetik. Urteurren horrekin bat etorriz, eta garraiobide horren historia ezagutarazteko xedez, Zertu Kultur Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, erakusketa antolatu du. Beste erakunde batzuen artean, Euskotrenen babesa ere badu.

Bidaiariak eta merkantziak garraiatu zituen Bilbo eta Durango eta Arratia arteko Tranbia Elektrikoaren historiaren une garrantzitsuenak hauek dira:

• 1899ko urtarrilaren 9an: Compañía del Tranvía Eléctrico de Bilbao a Durango y Arratia izenekoa eratu zen.
• 1899ko irailaren 2an: Animaliek tiratutako tranbiaren behin behineko inaugurazioa, Lemoa eta Artea artean. Horiekin konbinazioa egiteko autobus zerbitzua jarri zen martxan, Gasteizeraino.
• 1902ko abuztuaren 1ean: Trakzio elektrikoko zerbitzuaren hasiera Lemoa eta Zeanuri artean.
• 1964ko azaroaren 30ean: Lemoa – Zeanuri eta Bilbo – Urbi zatien behin betiko itxiera. Arratiako Tranbia historia bilakatu zen.

Une honetan, Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia hau da:

Asteartetik larunbatera:
10:00 - 13:30
15:00 - 18:30

Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik)
10:30 - 14:00

Horrez gain, Burdinbidearen Euskal Museoak trenarekin erlazionaturiko Europako bilduma hoberenetakoa aurkezten du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotorak, lokomotora dieselak eta elektrikoak, automotoreak eta mota askotako bagoiak.

Museoak Euskadiko makina-erremina multzo osoenetakoa aurkezten du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izan zenaren bitartez. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera trenean erabilitako uniformeen erakusketa ere badu, eta baita mundu osoko tren-erlojuen bilduma hoberenetakoa ere.

Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Fax: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es
• Webgunea: www.bemfundazioa.org

Azaroa
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
  • Ordutegia
C/ Julián Elorza, 8.
20730 Azpeitia (GIPUZKOA)
Tel.: 943 15 06 77
Fax: 943 15 07 46